elkarrekin bilaAzaroaren 26an Elkarrekin bila proiektuko kideek urteko balantzea egin zuten Arantzazuko Asis topagunean. Badira dagoeneko zortzi urte Elkarrekin bila proiektua sortu zela, hemen, Arantzazun, frantziskotarrek eta laiko talde batek bultzatuta. Gizartean txertatzeko eta bizimodu duin bat izateko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko ekimen bat da.

Ekimen xumea, baina hona datozen taldeek biziki eskertzen dutena. Martxoa eta urria bitartean hiru eguneko egonaldi bat eskaintzen diegu talde hauei, beraientzako inolako diru kosturik gabe. Egun hauetan aisialdia aukera ezberdinak eskaintzen zaizkie eta baita heziketa proposamen batzuk ere.
Hamabost eta hogeita bost pertsona arteko taldeak izaten dira. Aurten 11 talde izan dira hemen, eta guztira 229 pertsona izan dira etorri direnak. Gipuzkoatik etorri diren taldeak BEGISARE, AITA MENNI, LAMORUS eta OÑATIKO CEHAR HARRERA ETXEKOAK izan dira. Bizkaitik berriz, EMAUS, IRALAKO JANGELA, ZUBIETXE, LAGUN ARTEAN eta IZANGAI taldeak, eta Arabatik, HOGAR ALAVES eta JEIKI FUNDAZIOA taldeak.

Honek guztiak badauka kostu bat. Aurten 35.837 euroko gastua suposatu du Elkarrekin bila proiektuak. Batzuk gogoratuko duzue seguruenik garizuman diru eskaerak egin genituela proiektu honetarako. Egun horietan 1.182 euro bildu ziren eta benetan eskerrak eman nahi dizkizuegu emandako laguntza honengatik. Datorren urteko proiekturako ere eskertuko genuke zuen laguntza. Merezi duen proiektu bat da eta.

Bileraren ondoren, 12:00etako meza nagusian, boluntario talde batek proiektu honetan egindako lana Jainkoari eskaini zioten, opagaien aurkezpenean proiektuaren memoria, lore sorta bat eta ogia aldarean jarriz.

Eskerrak eman nahi dizkiogu diruz lagundu diguten erakunde eta taldeei. Eskerrak beraz Eusko Jaurlaritzari, Arantzazuko Fraideen anaidiari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Oñatiko Udalari, Arantzazuko Adiskideei, Laboral Kutxari, Oñatiko Ulma fundazioari eta Gasteizko Arimen Laguntzaileak moja komunitateari. Hauen laguntzarik gabe ezingo genuke proiektua aurrera eraman. Eta eskerrak azkenik bihotz bihotzez proiektuaren arima den boluntario eta laguntzaile taldeari.

Proiektua diruz lagundu nahi izanez gero: Laboral Kutxa 3035 0005 31 0050069059

FaLang translation system by Faboba

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.