
La cripta oculta del santuario de Aránzazu
(Isabel Monforte)
Ordutegia / Horario: 10:30
Santutegiaren aurrean / en frente del santuario
Prezioa / Precio: 5€
Leku mugatua / Plazas limitadas
Izen ematea / Inscripción:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
(688 613 840)
Isabel Monforteren hitzaldia Kriptan bertan izango da, Sara Sotok Nestor Basterretxearen enkarguz eginiko Kripta piezarekin eta Nestor beraren hitzen audioekin uztartuz. Gero, amaitzeko, basilikan zehar egingo den bisita gidatuko du Isabel Monfortek.
Arantzazuko santutegiko kripta ezkutua
Lehen kristauen katakonbak gogorarazten dituen arkitekturarekin, kripta nor berre barruan biltzeko, penitentzia egiteko eta transformazio pertsonalerako gune gisa sortu zen. Leku horretan, Loiolako San Inaziok Manresarako bidean izandako barne-aldaketaren oihartzuna entzun daiteke. Bere soiltasunean, artelan handi bat ezkutatzen eta babesten du, aurkitu zain.
Espazio hura ez zen edozein artistantzako. Egindako lana ezkutuan ezabatu izana jasan behar zuen artista batentzako zen esapzio hura. Madarikazio batek leku honi lotu izan balio bezala jarraitu zuen. Argentinan Arantzazugatik utzi zuela erbestea Asetu arte errepikatu zuen; Arantzazugatik egin behar izan zuela soldadutza ezkondu berritan. Baina ahalegin horiek guztiak ontzat emango zituzkeen, bere obra espazio berezi honetan islatu ahal izan balu. Hogeita hamar urte luze igaro ziren hasi zenetik bere lana amaitutzat eman zuen arte.
Nestor Basterrechea ez da besteak bezalako artista bat. Berarentzat, arte guztiek bat egin behar zuten baldin eta artearen mezua osoa izan zedin nahi bazen: arkitekturak, pinturak eta, guztietan espiritualenak, musikak. Eta hala egin zuen. Sara Soto musikagilearengana jo zuen, eta hark Kripta sortu zuen, hamar minutuko pieza bat, espazio horretan sartzen denari laguntzeko, paneletan islatutako istorioaren kontenplazioan gidatuz.
Isabel Monforte Garcia
Isabel Monforte García Geografian eta Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Museoen eta Arte Galerien Kudeaketan masterra du Londresko City Universityn. Tunisian bizi da duela hogeita hamar urte baino gehiagotik, eta ibilbide luzea egin du kultura-kudeaketaren arloan.
Hainbat erakusketaren komisarioa izan da, horien artean Jeunes artistes européens, Europar Batasunak Tunisian duen ordezkaritzarekin lankidetzan antolatua, Europako eta Tunisiako talentu gazteen arteko truke artistikoa sustatzera bideratua, eta horretarako katalogoaren hitzaurrea ere idatzi zuen. Era berean, La ville komisarioa izan zen, UNESCOk Tunisian duen bulegoak sustatutako erakusketa, hiriko dinamikak ikuspegi artistiko eta soziokultural batetik jorratu zituena.
1995. urteaz geroztik, Tunisiako Cervantes Institutuan lan egiten du kultura-jardueren koordinatzaile gisa, eta mota guztietako ekitaldiak — literatura, zinema, arte eszenikoak eta arte plastikoak — antolatzen ditu, Tunisian kultura espainiarra ezagutarazteko.
Isabelek, beste batzuekin batera, "Arantzazu, arquitectura para una vanguardia" liburua idatzi zuen.