basilika

“Otoitz egiteko, sagaratze espiritualeko giroa erraztuko duen
forma eta kolorea aurkitu nahi izan dut konbinazio estetikoz.
Ez dut dotrina egin nahi izan neure beirateekin”.
Javier Álvarez de Eulate

Javier Álvarez de Eulatek Arantzazuko Santutegiarentzat forma biribileko zortzi beirate sortu zituen, eta zeharkako nabeko goialdean kokatu zituen modu simetrikoan. Beirateak abstraktuak dira, eta forma suabeak eta uhin itxurakoak dira nagusi. Kolore urdina baliatu zuen gehien Eulatek, hala ere, ageri dira gorriz eta zuriz tindaturiko zenbait beira-gune.

Eulatek berak honako irakurketa egin zien beirateei: “Konposizioak dira zeinetan lerroek elkarrekin gurutzatuz, txandaka, espazio argi-ilunak sortzen dituzten. Hori dena urdin, berde, more eta gorri koloreko armoniaren baitan. Konposizio abstraktuak dira batez ere, baina bada erreferentzia figuratiborik: agerraldiko elorria gogorarazten duten formak eta, beiren atzealdean itxuraldaturik, elizako harrizko hormak argi urdin misteriotsu batez tindatzen dituen Arantzazuko mendi-paisaia”.

Beirateak Basilikan gustu onez daude integraturik. Ez dira bereziki nabarmentzen, izan ere, proiektuaren ideia nagusiari moldatu zitzaizkion Jainkoaren etxea dekoratzeko asmoz.

FaLang translation system by Faboba

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.