berriak

IMGP6293

Ekainak 6tik 8ra bitartean Bizkaiko Emaus Gizarte Fundaziokoak etorri ziren Arantzazura, Elkarrekin Bila proiektuaren baitan. 25 pertsonek osatzen zuten taldea. 30 urte daramatzate bazterketa egoeran edo arrisku egoera larrian dauden pertsonetara zuzendutako programak garatzen. 25 pertsona etorri ziren gurera. 3 furgonetatan etorri zirenez, hara eta hona joateko aprobetxatu zuten egonaldia. Izan ere, lehengo eguna Arantzazun bertan pasa zuten, Juan Ignazio Larreak eman zien basilikako bisita gidatua goizean, eta arratsaldean, bide egokitutik Gomiztegirako ibilbidea bete zuten. Bigarren egunean goiza Aratz-Aizkorri parketxea bisitatzeko aprobetxatu zuten eta arratsaldean furgonetak hartu eta Oñatiko bazterrak ezagutu zituzten. Azken egunean, goiza Legazpi ezagutzen pasa zuten.

Egonaldi atsegina eta pozgarria izan zen Emaus Fundazioko lagunena. Asebetetze-inkestetan hori adierazi zuten behintzat. Elkarrekin Bila proiektuaren baitan betetzen diren miraritxoen adibide modura, Emauseko partaide baten hitzak:
"Creo que vivimos en un mundo individual, pero siempre nos vamos a encontrar personas maravillosas. Siempre he pensado que cada persona que llega o pasa por nuestras vidas es para algo: para dejarnos una lección, una vivencia. El martes que legué me sentí como un gato salvaje, e irradiado por tantas personas. Pero me costó darme cuenta que cada persona brilla con su luz propia. Sé que hay momentos donde nos sentimos perdidos o hasta pensamos que somo bichos "raros". Lo digo por mí. Quiero agradecer a todo el grupo de la fraternidad franciscana de Arantzazu, por su cariño. Este retiro me ha hecho comprender que puede que todos seamos del mismo barrio, pero jamás de la misma manera.
Gracias por esta experiencia tan bonita y gracias por conocer a otros compañeros y otras experiencias [...]. Muchas gracias a las personas que nos recibieron con su amor, disposición y educación. Eso me hace creer que todavía hay personas buenas. Me voy con un buen sabor de boca de conocer personas que aman lo que hacen, personas que en todo momento me hicieron sentirme como en casa, a mí y todos los compañeros. De verdad que no tengo palabras para agradecer todo esto. Gracias por darlo todo para hacer reir a las personas, gracias por estar ahí para lo que necesitemos.

Fue un encanto conoceros. No soy muy de amigos pero agradezco desde mis asistentas, educadores y personas de Arantzazu con todo mi amor y mi corazón..."
***
Ekainaren 24ean CEAR Euskadik Oñatin duen harrera etxekoek egun bateko egonaldia dute programatuta Arantzazu, goizean bisita gidatua Arantzazu eta arratsaldean Gomiztegira bisita, bide egokituan barrena paseotxoa emanez.

Egonaldi honen ondoren, udarako geldialdia dator. Irailetik aurrera berrekingo dio Elkarrekin Bila proiektuak bere programari. Izan ere, irailean bi talde datoz: Jeiki Fundazioa eta Gipuzkoako Begisare elkartea.

Jeiki Fundazioa Gasteizko Elizbarrutiak, Caritas-ek eta Molinuevo Fundazioak sortu zuten 1987an. Ongintzazko laguntza izaera duen entitate bat da, eta Araban droga-menpekotasunaren alorrean lan egiten du. Horretarako, prebentzio, laguntza eta bergizarteratze programak lantzen ditu.

Gipuzkoako Begisare, erretinako distrofia hereditarioak kaltetutako pertsonei eta haien ingurukoei laguntza eskaintzen dien elkartea da.

FaLang translation system by Faboba

Próximos eventos

Horixe da Arantzazu: “bila dabiltzan pertsonentzako lekua”, eta honakoa gure eskaintza:

28
Jul
Dirige: Mikel Hernansanz

18
Ago
Dirige: Cristina Erce

25
Ago
Dirige: Mikel Hernansanz, ofm

20
Sep
Asis Topagunea
Dirige: Izaskun Andonegi

08
Nov
Asis Topagunea
Dirige: Izaskun Andonegi

Arantzazu virtual

arantzazu360

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarle publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de sus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puede aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o configurarlas o rechazar su uso pulsando el botón "Configurar". Puede obtener más información o cambiar posteriormente los ajustes en nuestra Política de Cookies.