berriak

IMGP6293

Abuztuaren 23 Donostiako Musika Hamabostaldia bueltan da berriro Arantzazura. Oraingoan Vivaldi eta Bachen lanak entzungo ditugu, Conductus Ensemble taldearen eskutik. Musika aitzaki, berriro ere, Arantzazura etortzeko.

https://www.quincenamusical.eus/eu/ikuskizuna/conductus-ensemble

Conductus Ensemble 2002an sortutako talde bokal eta instrumentala da. Ordutik 150 kontzertutik gora eman ditu Madrilgo Auditorio Nazionalean, Bilboko Euskalduna Jauregian edo Kursaal Auditorioan; nazioarteko hainbat jaialditan, esaterako, Toulouse les Orgueseko Nazioarteko Jaialdian, Musika Hamabostaldian, Cuencako Erlijio Musikaren Astean, Santanderreko Jaialdian edo Torroella de Montgriko Jaialdian, besteak beste. 2014. urteaz geroztik, kontzertuak eskaintzen dituzte aldizka Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikan, “Koruko Andre Mariaren Musika Kapera” izenarekin. 

Vivaldiren katalogoaren zati handiena musika instrumentalak hartzen badu ere, konpositoreak eszenarako musika asko idatzi zuen eta baita erlijio musika ere. Bere erlijiozko obren artean partiturarik ezagunena bere Gloria re maiorrean da. Aipatu obrarekin batera, programak Andre Mariari buruzko bi pieza hartuko ditu, bezpera guztiek berezkoak dituztenak.

Interpreteak

Conductus Ensemble

Irene Fraile, Ainhoa López de Munain, sopranoak
Saioa Goñi, Gabriel Díaz, kontraltoak
Ariel Hernández, Iñigo Fernández, tenoreak
Jesús García Aréjula, Francisco Javier Jiménez, baxuak

Catalin Bucataru, biolina
Alejandro S. Martínez, biolontxeloa
Laura Marcos, oboea
Alize Mendizabal, organoa

Andoni Sierra, zuzendaria

Programa

Antonio Vivaldi (1678-1741)
MAGNIFICAT RV 610
Magnificat anima mea Dominum
Et exultavit spiritus meus
Et misericordia ejus
Fecit potentiam
Deposuit potentes
Esurientes
Suscepit Israel
Sicut locutus est
Gloria Patri

Johann Sebastian Bach (1685-1750)
NACH DIR, VERLANGET DICH BWV 150

ICH LASSE DICH NICHT BWV ANH 159

Antonio Vivaldi
GLORIA RV 589
Gloria in excelsis Deo
Et in terra pax
Laudamus te
Gratias agimus tibi
Propter magnam gloriam
Domine Deus
Domine, Fili Unigenite
Domine Deus, Agnus Dei
Qui tollis peccata mundi
Qui sedes ad dexteram Patris
Quoniam tu solus sanctus
Cum Sancto Spiritu

 

Laguntzailea: Arantzazu Gaur Fundazioa, Arantzazulab

FaLang translation system by Faboba

Próximos eventos

Horixe da Arantzazu: “bila dabiltzan pertsonentzako lekua”, eta honakoa gure eskaintza:

07
Jul
Dirige: Teresa Iribarnegarai

28
Jul
Dirige: Mikel Hernansanz

18
Ago
Dirige: Cristina Erce

25
Ago
Dirige: Mikel Hernansanz, ofm

20
Sep
Asis Topagunea
Dirige: Izaskun Andonegi

Arantzazu virtual

arantzazu360

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarle publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de sus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puede aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o configurarlas o rechazar su uso pulsando el botón "Configurar". Puede obtener más información o cambiar posteriormente los ajustes en nuestra Política de Cookies.