Berriak

2027ko Arantzazuko horma-egutegia Pello Zabala zenari eskainia dago. Izan ere, 2027an Pelloren heriotzaren 5. urteurrena izango da.

Pellok bazuen natura ikusteko eta hari entzuteko eskarmentua. Naturaren mintzoa egunez egun, sasoien gurpilean, jasotzen zuen liburutik bildu ditugu hilabete bakoitza ‘ilustratuko' duten testuak: zotalegunak, koarta-tenporak, zozomikoteak, ilargiaren nondik norakoak, aldaizea, haizearen koloreak, elur motak…

"Eguraldi ona" Hauxe denon ametsa. Eguraldi on! Bedeinkatua Jainkoa, mundua, izadia, zeru goia eta itsaso barrena, gustukoa egokitzen denean. […] Ederra dago eta! esan ohi dugu, arnasa sakon hartuz. Eguraldi onari, zabal leihoak! esaten zuten gure asaba haiek. Zabal leihoak, etxeko bazter denak argiz eta airez saneatzeko. Baina zabaltze horrek norberaren leihoak seinalatzen dituela, nago. 
Pello Zabala, “Naturaren mintzoa”